gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena

Bertan > Baserria > Euskara bertsioa: Baserria nola egiten zen

Baserrria nola egiten zen

Maisu zurginak eta harginak:

Gipuzkoako antzinako baserri guztiak maisu zurgin eta hargin profesionalet egin zituzten, jabeak kontrataturik egiten zuten lan, ofizial eta morroi talde baten laguntzarekin.

63. Armailu landu bikotea, euskal harginek harlandua lantzeko erabiltzen zuten motakoa.
63. Armailu landu bikotea, euskal harginek harlandua lantzeko erabiltzen zuten motakoa. © Xabi Otero
64.	Andres de Garitano Aldaeta maisuak 1695 urtean harrizko lau arku zeuzkan etxe-proiektu paregabe hau marraztu zuen Egino baserria (Bergara) berriztatzeko.
64. Andres de Garitano Aldaeta maisuak 1695 urtean harrizko lau arku zeuzkan etxe-proiektu paregabe hau marraztu zuen Egino baserria (Bergara) berriztatzeko. © Xabi Otero

Etxeko jabeak maisuarekin eztabaidatzen zituen eraikinaren ezaugarri orokorrak eta inbertitzeko prest zegoen diru kopurua, eta askotan bere idi parearekin laguntzen zuen, obrarako behar zen harria, zura edo karea eramanez.

Eraikuntzako artisauek izan zuten protagonismorik Gipuzkoako herri-arkitektura sortzerakoan, eta Europako baserrietan ohizkoa ez den sendotasun eta kalitatea eman diote arkitektura honi. Gainera, elizak eta jauntxoen etxeak egiten ere lan egiten zutenez maisuek, garai hartako modak erantsi egin zitzaizkien, eta ondorioz, baserriak –izaera autoktonoa eta funtzionala galdu gabe- une historiko bakoitzeko estilo artistikoa jaso zuen.

65.	Zurgintzarako zerra, oholak eta habexka txikiak mozteko erabiltzen zen.
65. Zurgintzarako zerra, oholak eta habexka txikiak mozteko erabiltzen zen. © Xabi Otero
66.	Iraeta baserria (Antzuola) 1796 urtean proiektatu zuen Gipuzkoan titulu akademikoa zuen lehenengoetako arkitektu batek: Alejo de Miranda bargararrak haien zuzen ere.
66. Iraeta baserria (Antzuola) 1796 urtean proiektatu zuen Gipuzkoan titulu akademikoa zuen lehenengoetako arkitektu batek: Alejo de Miranda bargararrak haien zuzen ere. © Xabi Otero
67.	Opatxurra euskal zurginen tresnarik gogokoena zen baserrietako habeak eta oholak lantzeko.
67. Opatxurra euskal zurginen tresnarik gogokoena zen baserrietako habeak eta oholak lantzeko. © Xabi Otero

XVI mendean eta XVII mendearen zati handi batean obra proiektatzen zuen maisua zen obra pausoz pauso amaitu arte zuznetzen zuena, eta orduan janaldi handi bat egiten zen ospatzeko. Hala ere, 1650 urtearen inguruan egitekoak bereizi egin ziren eta, eraiki behar zen baserria nola egin pentsatu, erabaki eta batzuetan marraztu ere egiten zuen maisua agertu zen; honek, ordea, ideia gauzatzea bigarren mailako beste maisu edo ofizialen esku uzten zuen.

Etxea amaituta zegoenean ofizioko aditu baten laguntzarekin bisitatzen zuen eta etxegileei zenbat ordaindu erabakitzen zuen, zehaztutako planari egokitzea lortu zuten neurrian.

XVIII mendearen azken hamarkadatik aurrera hasi ziren parte hartzen baserri handien proiektuen arduradun gisa arkitektu tituludunak, eta aintzindarietako bat dugu Antzuolako Iraeta etxea, 1796an Bergarako Alejo de Miranda akademikoak diseinatua.

Kontratuak eta eraikuntza tankerak.

XVI mendean nahikoa zen jabearen eta etxegile artisauaren arteko ahozko akordioa, etxea egiten hasteko eta jasotako enkarguaren arabera egokitzeko. Askotan, interesdun gisa jabeak hurbiletik harraitzen zituen lanak, eta berak erabakitzen zuen zein material erosi eta langileei zein soldata eman.

68.	Iriarte Azpikoa baserria Joseph de Oxirondo eta Juan de Ibargoitia maisuek 1672 urtean eraiki zuten, Juan Bautista de Benitua jabearekin aldez aurretik erabaki zuten plano eta baldintzei jarraiki.
68. Iriarte Azpikoa baserria Joseph de Oxirondo eta Juan de Ibargoitia maisuek 1672 urtean eraiki zuten, Juan Bautista de Benitua jabearekin aldez aurretik erabaki zuten plano eta baldintzei jarraiki. © Xabi Otero
69.	Iriarte Azpikoa baserriaren (Antzuola) traza, 1672 urtean marraztua.
69. Iriarte Azpikoa baserriaren (Antzuola) traza, 1672 urtean marraztua. © Xabi Otero

Nekazaria ez zen sartzen alderdi teknikoetan, -hori ofizioa ikasitako  maisuari zegokion- baina berari lagun ziezaiokeen oinarrizko erabakiak hartzen, baserriko fatxadaren norabiderik egokiena aukeratzen adibidez, eguzkia goizean ateratzen zen aldean bilatzen zena ia beti.

Azken kalitate ona eskatzen zen eta eraikuntzako prozesua oso neketsua zen; hainbeste non bi urte t’erdiraino luza zitekeen. Haritz izugarriak moztu eta eraman behar izaten ziren, landu eta altuera desberdinetara egokiku, besoekin eta idiek eramandako antzinako poleekin altxaz. Harrobitik harria kolpeka atera mailu eta sataitxoekin, pikatxoiarekin poliki-poliki landu, gurdietan eraman eta aurretik labean egurra eta harri gehiagorekin egositako hondarrarekin eta karearekin porlana egin. Horri sei edo zazpi mila teila egitea eta antzeko esfortzuarekin burdinezko ehundaka iltze jartzea gehitzen bazaio, eta baita osagai guztiok bata bestearen atzetik eransteko nekea ere, Gipuzkoako baserrien lehen belaunaldia eraikitzeko zenbat indar behar izan zen ikusiko da gutxi gorabehera.

70.	XIX mendeko idazluma, arantzurde baten arantzarekin egina.
70. XIX mendeko idazluma, arantzurde baten arantzarekin egina. © Xabi Otero
71. Marraketarako konpasa (XIX mendea).
71. Marraketarako konpasa (XIX mendea). © Xabi Otero

XVI mendearen erdian baserri on bat egitea, lanerako hamabi idi erostea bezain garestia zen. Aurrekontuaren herena obra hasi baino lehen ordaintzen zen, beste herena teilatua jartzean, baina azkenekoa etxea amaitzerakoan ordaindu beharra zegoen arren, atzeratu egiten zen beti eta ondorengo urteetan ordaintzan zen, ale kopuru gutxi batzuekin, eskurdiruz, baserriko animaliren batekin edo zenbait gurdikada egurrekin.

72.	Martin de Abariaren sinadura autografoa.
72. Martin de Abariaren sinadura autografoa. © Xabi Otero
73.	Eraikuntza-eskuadra, gradiente eta berun-hariarekin (XIX mendea).
73. Eraikuntza-eskuadra, gradiente eta berun-hariarekin (XIX mendea). © Xabi Otero

XVII mendearen erdialdetik aurrera baserriak egiteko kontratuak idatziz egin ziren herriko idazkariaren aurrean eta sarritan maisu etxegileak plano edo egitamu bat marrazten zuen eta etxea egiten zuten hargin eta zurginek errespetatu beharra zeukaten baldintza teknikoen orria idazten zuen. Oso etxe ederrak egiten jarraitu zen, gero eta eredu eta kategoria desberdinagokoak: harlanezko arku eta harmarriak zituzten etxondo apainak, momentu hartako berrikuntza artistiko guztiekin; adreiluzko hormazurra zuten baserri apainak; bi bizitzako etxetzar sendoak maizter gehienentzat eta egurrezko eta eskuormazko txabolak zorte txikieta zutenentzat, irabazi erdiagatik nagusiaren ganadu batzuk zaintzen zituztenak. Maisuek irtenbide desberdinak eskaintzen zituzten eskari motaren arabera, baina ia beti nahiko estilo antzekoa erabili zuten, Gipuzkoako baserriak bizi zuen batasun ekologiko eta kulturalak zehaztua.

Materialak eta eraikuntzarako teknikak.

Lurrak eskaintzen zituen materialak nahasteko aukera anitz izan zen baserriaren bizitzaren une historiko guztietan. Oinarrizko hiru osagaiokin –haritz-zura, joarria edo kararria, eta teila edo adreilu bihur zitekeen buztina- eta zenbait teknika eta neurrirekin behar bnelaza nahasturik hamar etxe mota baino gahiagorako aukera bikaina lortu zen.

74.	Lazarraga baserrian (Oñati) eraikuntza teknika desberdinak barne hartzen dira, une historioko desberdinen emaitza.
74. Lazarraga baserrian (Oñati) eraikuntza teknika desberdinak barne hartzen dira, une historioko desberdinen emaitza. © Xabi Otero
75.	Matxinbra. Oholak kanaladuren bidez mihiztatzeko teknika, XVI mendeko Gipuzkoako baserrietako trenkada eta itxieretan erabilia.
75. Matxinbra. Oholak kanaladuren bidez mihiztatzeko teknika, XVI mendeko Gipuzkoako baserrietako trenkada eta itxieretan erabilia. © Xabi Otero

Gipuzkoako baserrietan –normalean solairu angelu zuzen baten gainean eginak dira- atzeko horma eta alboko paretak harlanezkoak dira beti. Hala ere, aurreko fatxada, nortasuna ematen diona, zurezko oholekin edo harriekin edo geometrikoki jarritako zutoiekin itxita egon daiteke. Azken kasu honetan bi modutan bete daiteke bilbea: harlan txikiekin edo adreilu lodiekin, XVII mendearen erdialdean modan jarri zen bezala.

76.	Iriarte baserrria (Altzo). Adreiluz betetako bilbadurarekin egindako fatxadak ohizko bihurtu ziren XVII mendearen bukaeran.
76. Iriarte baserrria (Altzo). Adreiluz betetako bilbadurarekin egindako fatxadak ohizko bihurtu ziren XVII mendearen bukaeran. © Xabi Otero
77.	Enara-profilekin egindako mihiztadurak, XVI mendean erabili ohi zirenak.
77. Enara-profilekin egindako mihiztadurak, XVI mendean erabili ohi zirenak. © Xabi Otero

Askotan barruan eta bereziki lastotegian hobeto ikusten da baserriaren adina eta eraikuntzako teknika. Askok erdian habe lodi bat dute, baina XVII mendearen erdialdera arte egin zirenetan, behetik hasi eta zurezko etxebizitzaraino joaten diren habe izugarriak dituen eskeletoa aurkitzea da arruntena. Etxea XVII mendearen bigarren erdialdean edo XVIII haseran egin bazen, erraza da egituran zuhaitz sarsaskak erabiltzea eta baita kurbadun besoak ere zeharkako zutoiak eusteko. Ondorengo urteetan zurak euskarri gisa zuen protagonismo guztia galdu egin zuen eta bakarrik solairu eta teilatuan erabili zen.

XVI mendean zurgintzak kalitate maila oso handia lortu zuen eta Gipuzkoako baserrietan orduko zurgintza erraz ezagutzen da erabilitako teknika sofistikatuagatik, alegia, aldeetan zilueta kurbaduneko mihiztadurak jartzen dituena eta hegoak zabalik dituen txoria gogorarazten duena.

78.	Habe-egitura barrokoa, pieza desberdinen elkargunean jabaloi kurbatuak eta mihiztadura markak dituelarik.
78. Habe-egitura barrokoa, pieza desberdinen elkargunean jabaloi kurbatuak eta mihiztadura markak dituelarik. © Xabi Otero
79.	Ataripe korritua eta oholezko fatxadak zituzten baserriak XVII mendearen hasieran hedatu ziren.
79. Ataripe korritua eta oholezko fatxadak zituzten baserriak XVII mendearen hasieran hedatu ziren. © Xabi Otero

XVII mendearen amaierakoa eta XVIII ekoa guztiz desberdina da, baina lehengoa bezain erakargarria, zutoi eta habe sistemek hartzen duten zuhaitz itxuragati. Askotan pieza desberdinen elkarguneek, egitura sortu zuen maisuak egindako muntaketako zeinu eta markak dituzte.

Baserriko gelak banatzeko ormak modu desberdinetakoak izan dira mende desberdinetan. SVI mendearen haserakoak mihiztatutako ohol hutsak ziren, horien ondorengoak gurutzatutako arbatza-hesia, mortairuarekin jarriak, eta XVII mendea aurrera joan ahala, adreiluzko paretak eta harlana nagusitu ziren, azkenean onartuenak izan direnak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net