gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena




Bertan > Los colgantes Magdalenienses de la cueva de Praileaitz I (Deba) > Versión en euskera: Gizakiak goi paleolitoan
Gizakiak goi paleolitoan

Azaldutako natura ingurune horretan Homo sapiens sapiens, CroMagnon izenez ere ezaguna den gizakia bizi zen, gure zuzeneko arbasoa. Jaso ditugun ebidentzia arkeologikoek erakusten digute giza talde horien helburu bakarra ez zela bizirauteko elikagaiak bilatzea. Garai hartan, gizakiak talde txikitan bizi ziren eta eskura zituzten baliabideen aprobetxamendua planifikatzen zuten (suharria bezalako lehengaia, ehiza, arrantza, fruituak, etab.). Era berean, haitzuloetako eta aire zabaleko egonlekuak izan zuten erabilera eta bizi maiztasunaren araberako ezaugarriak zituzten: bizilekuak, ehiza edo arrantzarako lekuak, santutegiak eta bilguneak. Azken horiek, Isturitzekoa bezala Gravette aldian eta Erdi Madeleine aldian, funtsezkoak izango ziren talde ezberdinak elkartu eta beren arteko harremanak indartzeko, sinismenak berpiztu eta bateratzeko eta informazioak eta jakintzak trukatzeko.

35. Aire zabaleko bizitokiaren egitura, Pinceventekoaren antzekoa (Frantzia), eta harpeko habitata, Goi Paleolitoan. 36. Azagaiak eta arrankaziak, Aitzbitarte IV (Errenteria), Ermittia (Deba) eta Urtiaga haitzuloetako Paleolito aldiko mailetakoak. 37. Harrizko tresnak egiteko euskarriak erauzteko bi era ikus daitezke: goian erauspen zuzenez eta behean era ez-zuzenean, "zizel" bat tartean jarriz. 38. Erramu-hosto formako ale hostokara. 39. Zulakaitza. 40. Marruska. 41. Urtiaga (Deba) haitzuloko industria litikoa. 42. Cromagnon gizakiak Goi Paleolitoko protagonistak dira. © Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net