gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena




Natura ingurunea

Gizadiaren historian zehar gure planetak gorabehera klimatiko ugari jasan ditu eta eragin zuzena izan dute ingurumenean, batez ere landaretzan eta faunan. Goi Paleolitoan (duela 35.000 urtetik duela 11.500 urtera bitartean), Madeleine aldian (duela 17.000 urtetik duela 11.500 urtera bitartean), Europako kontinenteak azken izotz aroa jasan zuen. Hotzaren laztasunak eraginda paisaiak estepako edo tundrako ezaugarriak zituen, basoak urriak ziren, batik bat pinuz eta hosto galkorreko espeziez osatutakoak, klima gozatzen zuten orografiei esker. Ekosistema ezberdinetan ingurune horietara moldatzeko gaitasun handiena zuten animali espezieak bizi ziren; horrela bada, eremu malkartsuetan basahuntza ugari zegoen, aldiz, ordokietan beste espezie batzuk aurki zitezkeen, hala nola, oreinak, elur oreinak, bisonteak, uroak edo basabehiak, zaldiak eta mamutak. Baziren, halaber, animalia haragijaleak, azeria eta otsoa, esaterako, baita eper zuria, arrano beltza eta hontza bezalako hegaztiak ere. Ibaiak, besteak beste, amuarrain eta izokinez beteak zeuden; itsasoan, berriz, molusku, arrain eta itsas hegazti erruz zegoen, baita izurde eta balea bezalako ugaztunak

23. Elur-oreina. 24. Azeri artikoa. 25. Pinu gorriaren adarra. 26. Sarrioa. 27. Errosazeo adartxoa. 28. Belatxinga mokogorria. 29. Eper zuria. 30. Mamuta. 31. Ipurua. 32. Bisontea. 33. Kostalde izoztua. 34. Oreina. © Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net