Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gipuzkoako Dorretxeak eta leinuak > Dorreen ezaugarri arkitektonikoak
Bertan 11

Dorreen ezaugarri arkitektonikoak

Horri buruz pixka bat hitz egin dugu aurreko kapituluetan. Dorreen ezaugarri arkitektonikoek beren historia islatzen dute. Dorre haietan bizi izan zirenak beti ahalegindu ziren irizpide funtzionalak eta estetikoak bateratzen, nahiz eta irizpide horiek guri ez zaizkigun interpretatzen errazak gertatzen beti. Dorreak bizitoki dira, leinuarena aurrena, eta familia nuklearrena gero, familia mota hori garatu baitzen Berant Erdi Aroaz geroztik; komunitateari transmititu nahi zaizkion "balore" batzuen adierazgarri dira (ez ahaztu balore horien gozamena leinu edo familia mota jakin bati bakarrik aitortzen ziola komunitateak), eta halakoak direnez, oraindik ozta-ozta ezagutzen dugun sinbologia oso interesgarri baten euskarri lira. Dorreek, gainera, beste funtzio praktiko batzuk ere betetzen zituzten, haien morfologia sortu duten funtzio hauek, hain zuzen ere: defentsiboak eta militarrak, ekonomikoak eta sozialak, bai ¡andan eta bai hirian. Gogoan har dezagun datu hau ere: eremu geografiko jakin batean eraikita daude eta kultura nahiz estetika mugatua daukaten pertsonek eraikiak dira. Gipuzkoak eraikuntzako material mugatuak eskaintzen ditu; hargintzan dagoen tradizioa aspa Idi-aspaldikoa da (eta ospe handia emango zien bertako semeei XVI. mendean, kaligrafiarako abileziak adinakoa-Cervantesek berak ere aipatu zuena-, edo handiagoa oraindik), eta sendotasuna ematen dio berez irauteko bokazioa duen arkitektura mota horri.

Morrontxo Dorrea, Errenteria. Iparraldetiko bista.
Morrontxo Dorrea, Errenteria. Iparraldetiko bista. © Gipuzkoako Foru Aldundia. Ondare Historiko-Artistikoko Zerbitzua.
Arteagako Dorretxea, Artadi auzoan (Zumaian).
Arteagako Dorretxea, Artadi auzoan (Zumaian). © José Luis Galiana

Dorreen arkitekturaz aritzean, beraz, ez ditugu alderdi horiek ahaztu behar, bestela gaur egun Dorretzat jotzen dugunak -terminoaren adiera zabalean (eta adiera hori benetan zabala da, ikusiko dugunez) gaurko geure begientzat bereizgarri dituen formazko osagaien zerrendatze gogaikarri hutsa egingo baikenuke. Osagai horiek, gainera, aski nabarmenduta gelditzen dira testuaren lagungarri doan argazkisailean. Irakurlea honezkero ohitu da estetika batekin eta ez dago hura zehatz mehatz azaltzeko beharrik.

Zeraingo Orubea. Sarreraren xehetasuna.
Zeraingo Orubea. Sarreraren xehetasuna. © José Luis Galiana
Iartzako Orubea. Albokoaren xehetasuna (Beasain).
Iartzako Orubea. Albokoaren xehetasuna (Beasain). © José Luis Galiana

XIV. mendetik XVI.era bitarteko aldian, alderdi hauek hartuko ditugu gogoan: eraikuntzako materialak, dorreek hartzen dituzten formak, dorreen bilakaera, funtzio anitzetarako etxeak diren aldetik duten egitura, eta haiek definitzen dituzten kanpoko osagaiak: leihoak, arkuak, oholtzak (dorrearen inguruko oholezko balkoi korritu estali modukoak) eta abar. Gipuzkoan adibide esanguratsu gutxi daukagu, eta aurretik zein etxe klasetaz ari garen argitu behar dugu.

Legazpi Dorretxea, Zumarraga. Hegoekialdetiko eta hegomendebaldetiko bistak.
Legazpi Dorretxea, Zumarraga. Hegoekialdetiko eta hegomendebaldetiko bistak. © Gipuzkoako Foru Aldundia. Ondare Historiko-Artistikoko Zerbitzua.
Iartzako Orubea. Albokoaren xehetasuna (Beasain).
Legazpi Dorretxea, Zumarraga. Hegoekialdetiko eta hegomendebaldetiko bistak. © José Luis Galiana

Erdi Aroko Dorreei buruz hitz egiterakoan gure behaketa eremua mugatu eta Dorre klasikoaren altuera, trinkotasuna eta itxura duten etxeak hartzen ari gara, ez hainbeste haiei imitaturiko sendotasuna edo morfologia agertzeagatik Dorrearen izen arrunta edota landako jauregiarena ere hartzen dutenak. Azkeneko horiek goi mailako estamentuetako leinuen baserriak eta etxeak izan ohi dira, denboraren joanari desafiatuz gaurdaino iraun dutenak, baina baserri "dotoreak" besterik ez dira, gizarteko piramidearen gailurrean zeuden leinuak emulatzeko irrika nabariagatik jabeek haiek eraikitzerakoan (normalean XV. eta XVI. mendeen artean eginak) Dorre klasikoaren harlandua eta eraikuntzako tradizioa erabili zituztenak. Ez dugu ahaztu behar guztiak hargin berek eta garai beretan eraiki zituztela. Ez da harritzekoa, beraz, ohiturazko bibliografiak bi etxe mota horiek nahastea (garaikideengandik hasita, zeren haientzat landa munduan, XV. mendean ondo sartu arte, ez zen Dorrerik izango, "Oinetxeak" baizik, eta hirien barruan nahiz kanpoan, berriz, "Jauregiak" izango ziren). Hortaz, ez da harritzekoa, etxe bati itxura sendoa edukitzeagatik Dorrearen izen orokorrarekin deitzea. Nik neuk ere baditut neure zalantzak kasu batean baino gehiagotan eta onartzen dut haien portzentaia handi bat a priori ez aipatzea edo bazter uztea. Zilegi bekit esatea ondare horretaz gozatu ahal izateko alferrikakoa dela fundamentalismo nominalistan erortzea, eta ona dela muga aldakor hori hor egotea. Baina ez dugu ahaztu behar Dorrea izena sailkapen hori egiteko hobeto informatuta daudenek emango diotela. XV. mendetik XVI.era bitarteko gizarteak bazekien Orube edo leinu jakin batzuk bakarrik izan zitezkeela Dorre edo Dorre-jabe (lehenago oinetxeak ziren, lehen kapituluan azaldu dugunez), zeren Dorre-jabea izateko gaitasuna ez baitzetzan leinuaren egoera ekonomikoan bakarrik (garbiago dorre hiritarren kasuan), baizik eta jabeak gizartean sortzen zuen adostasunean, eta Dorretzat jotzen zen etxe baten jabetza jabe mota jakin batentzat gor deta baitzegoen.


Ozaetako erretaula; 1540 ing. (Bergara). Dohaintzan eman zuen Beltran Lopez Gallistegi, Ozaetako Jaunaren erretratu, semeak inguruan dituela.
Ozaetako erretaula; 1540 ing. (Bergara). Dohaintzan eman zuen Beltran Lopez Gallistegi, Ozaetako Jaunaren erretratu, semeak inguruan dituela. © Eusko Jaurlaritza. Irargi, Ondare Dokumentaleko zentroa (Bergara)
Ozaetako erretaula; 1540 ing. (Bergara). Dohaintzan eman zuen Isabel Errekalde, Ozaetako Andrearen erretratua, alabak inguruan dituela.
Ozaetako erretaula; 1540 ing. (Bergara). Dohaintzan eman zuen Isabel Errekalde, Ozaetako Andrearen erretratua, alabak inguruan dituela. © Eusko Jaurlaritza. Irargi, Ondare Dokumentaleko zentroa (Bergara)

Badakigunez, egurra da XIV. mendeaz geroztik erabili zen lehen materiala, harlangaitzarekin tartekaturik, harlandua geroago erabiliko baitzen. Etxe askok garai guztietako aztarnak gordetzen dituzte eta haiei arretaz behatzea oso jakingarria da. Ez da harritzekoa Dorrearen zimenduak bestelako harri batez eginak izatea eta traketsago eraikita egotea, goiko solairuetan harria ez ezik harlandua ere kantoietan eta leihoetan erabiltzea, eta murrurik zaharrenak eraberrituta daudela ohartzea. Dorrea la "izaki biziduna" da eta garai bakoitzean Dorrea erabilera ezberdinetara edo osagarrietara egokitzen joango dira jabe ezberdinak.

Butrueko Orubea XIX. mendearen azken herenean.
Butrueko Orubea XIX. mendearen azken herenean. © Eusko Jaurlaritza. Irargi, Ondare Dokumentaleko zentroa (Bergara)

Esan daiteke, bandoen arteko gatazkaren unerik larriena iraganda, Dorre itxurako etxe gehienak, beheko solairuan harriz, eta goiko solairuetan, ordea, pixkanaka-pixkanaka, harriz nahiz adreiluz eraikitzen zirela. 1457an dekretuz dorreei gailurra mozteko aginduaren eraginez, orube-jabeek beren orubeak eta dorreak berreraiki behar izan zituzten. Baldatarrek edo Loiolatarrek adreilua erabili bazuten, Berastegitarrek edo Amezketatarrek harria erabiliko zuten, nahiz eta Dorreari altuera txikiagoa emanda. Gehienez ere bi sobratu (bi solairu) eraikitzeko baimena emango zion Isabel Katolikoa erreginak Amezketako jaunari. Dorreak neurriz murritzagoak izango ziren eta Gipuzkoan dorre gutxik eutsiko zion lehengo itxura eskerga hari. Aparteko kasuak dira Zumeltzegiko Dorrea (Oñatin, Gebaratarrena, hau da, Konterriko jaunen egoitza) edo Isasagatarrena (Azkoitia) edo lsturitzagatarrena (Andoain) (biak merkatarien leinuak). Azkoitiko Egurbideola baserria bezalako adibideak , berriz, bai tamainagatik bai egituragatik, Dorretzat jo genezakeenari Dorreak berak baino lotuago dauden arkitektura zibileko adibideak dira.


Ozaetako Orubea
Ozaetako Orubea. © José Luis Galiana
Ugarteko Orubea (Oiartzun)
Ugarteko Orubea (Oiartzun). © José Luis Galiana
Garibaiko Orubuaren armarriak (Oñati).
Garibaiko Orubuaren armarriak (Oñati). © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.a
Olano eta Zarauztarren dore eraitsien barrualdea.
Olano eta Zarauztarren dore eraitsien barrualdea. © José Luis Galiana

Gainera ez dugu ahaztu behar Erdi Aroko Dorre gehienei, bai egituran bai apainduretan, garrantzi handiko eraberrikuntzak egin zitzaizkiela XVI. mendean. Moda edo erabilera aldetik Loiolakoa edo Ozaetakoa. Zein mendetan berreraikitzen edo eraberritzen ziren, molde errenazentistako edo molde barrokoko jauregi bilakatuko ziren. Ozaetako Dorrearen kasua oso esanguratsua da. Beltran Lopez Gallaistegi eta Loiolak berreraiki zuen 1550. urte inguruan Ozaetako Erdi Aroko Orubearen gainean. Hala, lehenago Dorrea zena gustu errenazentistako jauregi bilakatuko zen. jauregi hori hornitzeko, Beltran jaunak bere erretratuarekin eta emaztea zuen Isabel Errekalde eta Idiakezenarekin osatutako erretaula bat enkargatu zion tailer flandestar bati. San Inazioren iloba, esaterako, Gipuzkoako eliteak gustuetan eta maneretan izan zuen aldaketaren adierazgarri garbia da.


Garibaiko Orubea (Oñati)
Garibaiko Orubea (Oñati). © José Luis Galiana
Zarauzko Orubea. Aurrealdearen xehetasuna.
Zarauzko Orubea. Aurrealdearen xehetasuna. © José Luis Galiana

Azkue-Palentzia Dorrearen patina (Hondarribia)
Azkue-Palentzia Dorrearen patina (Hondarribia) © José Luis Galiana
Zeraingo Jauregiko sarreerako atea.
Zeraingo Jauregiko sarreerako atea. © José Luis Galiana

Dorreak eraikitzeko, beraz, harria erabiliko zen: harlangaitza aurrena, eta harlandua gero eta gehiago. Etxearen fatxadetan egurraren ordez pixkanaka-pixkanaka harria erabiliko zen, bai sendotasunagatik bai eraikuntzan eraginkorragoa izateagatik. Egurra barruko espazioak banatzeko gordetzen zen. Harlandua poliki-poliki harlangaitz soilari tokia hartzen joango zitzaion eta funtsezkoa izango zen etxearen kantoietan, leihoetan eta apaindurazko osagai ezberdinetan. Harlanduzkoak izan behar zuten, gainera, dorreek behar zituzten babes egiturei edo egitura arkitektoniko hutsei eusteko ziren osagaiek ere.

Gipuzkoako dorreen forma, esan beharrik ez dago, karratu hutsarena (Dorre klasikoarena) nahiz errektanguluarena da, hura zaharragoa eta hau, berriz, eboluzionatuagoa eta modernoagoa. Dorreek morfologia hori errespetatu behar zuten, etxe altuak eraikitzeko lagungarria baita. Batzuetan haiei erantsita edukitzen dituzte etxe-ordeak, eta horiek itxura amorfo samarra ematen diote dorreen tankera orokorrari.


Olano Dorrearen leihoa (Getaria)
Olano Dorrearen leihoa (Getaria). © José Luis Galiana
Ugarteko Dorrearen leihoak (Oiartzun)
Ugarteko Dorrearen leihoak (Oiartzun). © José Luis Galiana

Ugarteko Orubearen sarrerako atea (Oiartzuan).
Ugarteko Orubearen sarrerako atea (Oiartzuan).© José Luis Galiana
Jauregi Dorrearen sarrerako atea (Bergara). width=
Jauregi Dorrearen sarrerako atea (Bergara). © José Luis Galiana

Dorre guztiak batera hartuta deigarria da, beharbada, gehienek apaindura gutxiko itxura hori edukitzea. Bizkaian, Nafarroan edo Araban ez bezala, Gipuzkoan ez zaigu gaurdaino iritsi Erdi Aroko Dorreek bereizgarritzat zuten itxura eskerga hura duen adibiderik, hala nola, Butroeko Dorreak (XIX. mendeko eraberritzearen aurretik), Salazar de Muñatones, Fontetxa edo Mendoza. Beharbada Dorre izendapen hau Oinetxe deitzen ari garenarekin bat letorke, dokumentazioak berak adierazten duenaren arabera, baina ez dugu horren adibide adierazgarririk. Gipuzkoako Dorrea, oro har, apalagoa da tamainaz; bere ingurura ez du beste etxe garrantzitsurik biltzen eraikin multzo bat osatzeko, eta kasu bakanetan gordetzen du (inoiz eduki bazuen) dokumentazioak aipatzen duen barruti biribila, harresi txiki batez edo harrizko itxitura batez inguratutakoa. Etxe inguruko jabetza mota hori, antza, orain dela gutxi arte eduki du jabetza pribatuak gehienetan, Dorrea izan ala ez. Baserri batzuek gutxi-asko modu espresuan edo materialean eutsi diote horri, eta aipatutako Ozaetako Dorrea halako gune bat gordez eraiki zen XVI. mendean. Eraikin multzorik garrantzitsuenak dorrea-etxebizitza konbinazioaz, errotaz, burdinolaz, ermitaz eta abarrez osaturikoak dira. Orain dela urte gutxi desagertu zen Karkizanoko adibide bikaina, Elgoibartik gertu, eta beste kasu batzuetan ere arrasto bila ibil daiteke, hala nola, Altzolarasen (Zestoa), Sasiola-Astigarribian eta abarren.

Dorreek, kanpoko itxuran, egitura bakuna ageri dute, batzuetan errematetzat almena txikien ilara bat dutela (Zumaiako Dorrea, esate baterako), eta lau isurialdeko teilatua dute beti. Dorrearen errematean eredu bat zabaldu zen Gipuzkoan, arrakasta handia izan zuena eta soluzio arkitektoniko edo apaingarri gisa historian zehar iraun duena, Euskadi osoan ere nagusi izanik: Dorrearen goiko lau kantoietan kubo edo garitoi zilindriko trinko bana, teilatuari eutsita edo pinakulu moduan teilatutik gora irtenda. Garitoiek barrokoraino iraun zuten eta ospe handia irabazi zuten, izan ere, XVI. mendean jauregi bilakatutako Dorre gehienetan erabili baitziren. Dorrea barrutik eraikitzerakoan erabilitako egitura ere xumea da. Hargin zurgin gehientsuenek soluzio hau hartu zuten: egurrezko zutoin edo zutabe bat erdian egurrezko egiturari eusteko, bai zentzu hertsian hartutako Dorreetan, bai baserrietan eta era guztietako eraikinetan ere (erreparatu eliza batzuetako atariei, gaur egun aurkitzen zaila den egitura horren irudi baitira). Erdiko zutabeari eutsita egurrezko besoak ateratzen dira, solairu edo sobratuetako zoruei eusteko, batetik, eta Dorrearen barruko espazioa banatzeko, bestetik. Dorrearen murruek, askotan izugarri lodiak direnek, zuloak, modiloiak edo harlanduzko irtenak dauzkate, horien gainean ezartzeko erdiko zutabetik abiatzen diren habeak, habexkei eta sabaiko nahiz zoruetako taulei eusteko direnak. Solairuen arteko tabikeak egurrezkoak, adreiluzkoak edo harlangaitzezkoak dira. Egurrezkoak, beharbada, zaharragoak dira, eta haien ordez, eraikuntzako eraginkortasunagatik, harlangaitzezkoak erabiltzen hasi ziren. Azpimarratzekoa da, hala ere, "tabike irristatzaileen" sistema burutsua, egurrezko egitura zaharrago haiei esker Dorrean bizi zirenek asmatu zutena, hala erakusten baitute, antza, Laurgaingo Dorrean, esaterako, gaurdaino iraun duten markek.


Anagrama edo marka aurre-heraldikoa. Ugarteko Dorrea (Oiartzun).
Anagrama edo marka aurre-heraldikoa. Ugarteko Dorrea (Oiartzun). © José Luis Galiana
Isasagako Orubearen armarriak (Itsasondo).
Isasagako Orubearen armarriak (Itsasondo). © José Luis Galiana

Leihoek, balkoiek edo beste modu batera egindako bao edo irekidura mota ezberdinek esango digute etxeak noiz eginak diren gutxi gora-behera, eta Dorrearen barruko gelak edo espazioak nola banatuta dauden jakiteko ere arrasto batzuk emango dizkigute. Halako etxeetan ate-leihoak dira, batez ere, apaindurazko osagaien euskarri; baita armarriak edo leinuen ezaugarri diren ezkutuak ere.

Zeraingo Oruberaren armarriak.
Zeraingo Oruberaren armarriak. © José Luis Galiana

Dorrerik zaharrenetan, sarrerako atea, lehen solairuan egon ohi zen eta hara igotzeko harrizko eskailera (edo patina ) bat eduki ohi zuen, edo egurrezko eskailera bat erabiltzen zuten, behar ez zutenean kendu egiten zutena. Dorre batzuek patín ederra daukate oraindik ere, hala nola, Zarauzko Torre Luzeak edo Ereñozukoak. Eskailera hori babesteko, gezileihoak laude. Dorreen erabilera aldatzerakoan eta babes izaera hura galtzerakoan, sarrera behe solairuko ate batetik egingo zen eta ate hori handiagoa izango zen.

Baoak edo leihoak ere aldatzen joan ziren gizartea garatu ahala: hasi XIV. mendeko eta XV.aren hasierako arku bakarreko irekidura txiki eta bakanetatik, eta leiho geminatu zabaletaraino; ondoren arku konopialak eta leiho dintelduak etorriko ziren, gustu errenazentistakoak eta batzuetan apainduraz josiak, XVI. mendean nagusitu zirenak. Dorrearen barrutik, baoa irekitzen zitzaion murruaren zabaleraz baliatuta, eserleku zabalak antolatzen ziren irekiduraren albo banatan.


Estenagako Orubearen armarriak (Idiazabal)
Estenagako Orubearen armarriak (Idiazabal). © José Luis Galiana
Bergarako Loiola Jauregiaren armarriak, Azpeitiko jatorrizko orubearen armarrien aldaera.
Bergarako Loiola Jauregiaren armarriak, Azpeitiko jatorrizko orubearen armarrien aldaera. © José Luis Galiana

Nolanahi ere, baoen egitura beti berdina da, azken batean "kareorez eta harriz" egindako Dorrearen murru lodiari egindako irekidurak besterik ez baitira bao horiek guztiak. Irekiduraren inguru guztian harlanduak erabiltzen dira, harri bakarrarekin nahiz gehiagorekin eginak, leihoaren tamaina nolakoa den, eta normalean kolore argiagokoak, hareharria erabiltzen baita. Harlandu horiek apaindurazko irudi geometrikoen edo lorezkoen euskarri izan daitezke eta kasuren batean leinuaren armarriak edo merkataritzako markak zizelatzeko erabil daitezke. Ez da arraroa Dorre zahar bat, XVI. mendean, harlanduzko ate-leiho berriekin apaintzea, lehengo zakarragoak eta okerrago landutakoak ordezteko. Formaren ikuspuntutik, ateetan, arrakasta handia dauka eta luze irauten du erdi-puntuko arkuaren ereduak -harlanduak elkar-gainka arkua osatzeraino-, eta leihoetan, berriz, arku zorrotzak, arkuaren forma harri bakarrean landuta gehienetan.


Gasteizko San Pedro elizan 1525 inguran jasotako Martinez de Araba jaunaren hilobiaren marrazkia, jatorrizko koloreak eta esmalteak dauzkana. (Valladolideko Kantzelaritza)
Gasteizko San Pedro elizan 1525 inguran jasotako Martinez de Araba jaunaren hilobiaren marrazkia, jatorrizko koloreak eta esmalteak dauzkana. (Valladolideko Kantzelaritza) © Ministerio de Cultura. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid.
Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak.
Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak. © José Luis Galiana

Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak. © José Luis Galiana
Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak. © José Luis Galiana
Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak.
Bidaurretako Monasaterioa fundatu zutenean armarriak (Garibai Lazarraga eta Olasoko Ganboaren brisatuak) eta Frantziskotarren Ordenakoak. © José Luis Galiana

Esandako guztiak, jakina, dorreen egitura arkitektonikoa definitzen du, hau da, dorreen bilakaerak hartzen duen denboraldi luzean dorreek izan duten egitura arkitektonikoa. Horrek ez du esan nahi, beste eraikin mota batzuetarako, landa nahiz hirikoak izan, soluzio berdinak hartzen ez direnik, nahiz eta horiek, normalean garrantzizko leinuen baserriak izanda ere, Dorrearekin inoiz lehiatzeko asmorik ez duten baserriak besterik ez diren, izan ere, Dorrea, bai Buen erabileragatik, bai komunitateak ematen dizkion balio sozial eta familiarrengatik, leinu gutxi batzuek bakarrik duten botere eta prestigio baten ikurra baita. Goian esandakoaren adibiderik esanguratsuena elizena da (Zumaia, Bergara...), orain arte azaldutako osagai guztiak erabili baitziren haiek eraikitzerakoan, eta horrexegatik tenplu itxura baino Dorre itxura handiagoa dute.

Okarizen armarriak dituen marka aurre-heraldikoa (Zegama).
Okarizen armarriak dituen marka aurre-heraldikoa (Zegama). © Eusko Jaurlaritza. Irargi, Ondare Dokumentaleko zentroa (Bergara)

Aparte azaldu beharrekoa da Dorreak hain garrantzitsua duen osagai hau: gaizki deitutako "heraldikako ezkutua", zentzu hertsiagoan leinuaren armarria baita, sarreran edo kantoi batean apaingarri egon ohi llena. Gipuzkoako kasuan aparteko iruzkina merezi du, berezko ezaugarriak dauzkalako.

Dorre gutxitan zizelatzen dute leinuek beren armarria, eta dorre hiritarretan ohikoagoa da sarrerako atean, arkuaren erdiko dobelan, leinu-jabearen merkataritza "marka", edota haren ordez, "Ihesus"-en anagrama zizelatuta egotea. Berandu sartu zen, nonbait, Gipuzkoako lurraldean, leinukideek armarria erabiltzea beren leinuaren iruditzat eta leinu horretako partaide izatearen ezaugarritzat, armarriak duen sinbologia bereziarekin eta semiotikarekin. Armarriaren aurretik "seinaleak"erabiltzen zituen leinuak, eta hala iraun dute gaurdaino Loiolatarrek seinaletzat hartutako otsoek eta galdarek, geroago etorriko baitzen Oinaztarren bandak dituen armarri laurdenkatua, gutxienez XV. mendearen bukaeraz geroztik erabili izan llena. Osagai esanguratsua da baita ere, eta mola ere gutxietsi ezin daitekeena, heraldikako irudiak errepikatzea: bando batekoek (Oinaztarrak) otsoak eta galdarak, batez ere, eta bestekoek, berriz, (Gebaratarren jatorrikoak, Ganboatarren bandoaren aldekoak), panelak.

Lartza-Amezketa-Altzega orubeen armarri herenkatuak. Amezketa, 1484. © José Luis Galiana
Lartza-Amezketa-Altzega orubeen armarri herenkatuak. Amezketa, 1484. © José Luis Galiana
Nikolas Gebararen armarri laurdenkatuak (Gebara, Larrastegi, Iartza eta Aurgazte). Gebara Jauregia, Segura, 1495 ing.
Nikolas Gebararen armarri laurdenkatuak (Gebara, Larrastegi, Iartza eta Aurgazte). Gebara Jauregia, Segura, 1495 ing. © José Luis Galiana


Baina Dorreak leinuaren armarriekin apaintzea, hala egiten zenean, oso berandu baino ez zen egin. Ez dut uste XV. mendearen erdialdean baino lehenago gertatu zenik, eta armarri askoren tankeragatik ere gehiago dirudi XV. mendearen bukaera eta XVI.aren hasiera bitartean hasi zirela leinuak halako irudiez arduratzen, ez barra-barra, baina bai askoz modu orokorragoan. Badakigu ordurako merkatari askok (baita kontzejuek berek ere) beren markak edo armarriak erabiltzen zituztela egiten zituzten dokumentu publikoak legeztatzeko, izan ere, dokumentu egile bakoitzak "bere izenetako bakoitza bere zigiluarekin zigilatu behar duelako"formularen pean egiten baitzituen dokumentu haiek. Ezaugarri horiek ez zituen Dorreak bereganatu edo guri behintzat ez zaigu oso antzinako adibiderik iritsi, dozena erdi bat kenduta. Berant Errenazimentuaz geroztik, Gaztelako nahiz Europako modak bereganatzean eta "Aitoren semeen" gizartea garatzean, dorre asko hiriko jauregi edo itxuraz antzeko bilakatu zirenean, orduan bakarrik hasi ziren leinuak beren armarriak barra-barra erabiltzen apaindurazko eta prestigiozko osagai gisara. Garapen estilistikoak berarekin ekarriko zuen halako edo honelako armarri motak hedatzea, baina lehentasuna ematen zieten armarri laurdenkatuei, beti ere. Armarri laurdenkatu haietan batera erabiltzen zituzten eraikitzaileen aiton-amonen armarriak, edota, bestela, soluziotzat hartzen zuten maiorazkoen abizenen armarriak erabiltzea.

Iartza-Amezketa-Altzega orubeen armarri erdibituak eta ebakiak. Hernani 1475. © José Luis Galiana
Iartza-Amezketa-Altzega orubeen armarri erdibituak eta ebakiak. Hernani 1475. © Eusko
Jaurlaritza. Irargi, Ondare Dokumentaleko zentroa (Bergara)
Beasaingo Iartzako orubeko armarrien hedapena.
Beasaingo Iartzako orubeko armarrien hedapena.

Armarriaren tankera, normalean, harginak zuen trebeziaren araberakoa izan ohi da. Hala, alerik onenak eta zaharrenak hiri aldean daude. Horietan guztietan garbi ikusten da garai hartan erabili ohi ziren heraldikako arauak bete zirela: nahiz brisurak nahiz laurdenkatuak nahiz heraldikako diseinua, oro har, garai hartan nagusi ziren ereduen araberakoak dira. Bidaurretako monastegian batera erabiltzen dira Lazarragatarren armarriak ("Garibaitarren leinu eta bandokoak") eta Juana Ganboa andreak bereak zituenak (Ganboatarren osoak -Orubeko buruaren alaba zenez- eta gurutzedun orla bat inguruan) eta horiekin guztiekin batera Frantziskotarren Ordenakoak eta Errege Katolikoen osoak, horien zerbitzupean eman baitzuen bizitza osoa -ikusi dugun bezala- Lazarraga idazkariak, Monasterioa eraiki zuenak.

Badugu kasu bikain bat -eta bakarra, gainera-, non orube bateko ondorengoek beti armarri berak erabiltzen dituzten, baina beste leinu edo orube batzuetatik ezkontzaz edo herentziaz hartutakoekin batera. Erantsitako eskemak (ikus taula) Beasaingo lartzako Orubeko (bide batez esanda, Jauregjak ez dauka armarririk) zenbait ondorengoren arteko loturak egiten ditu. lartzatarren armarriak Hernanin (Elduaindarren Jauregia), Seguran (Gebaratarren Jauregia) eta Amezketan (Amezketako Orubea) aurkitzen dira. Hernanin eta Amezketan Juan Lopez eta Urraka Velez de Amezketa anai-arreben aginduz zizelduak (1484an, daramaten inskrjpzioak jakinarazten digunez), eta haiekjn batera Altzega eta Amezketako Orubeko armarriak, horko oinordekoa baita lehenengoa, eta alaba, berriz, bigarrena (lehenengoak ezker-eskuin erdibituak eta bigarrenak goi­ behe erdibituak). Seguran, ostera, Nikolas de Gebarak laurdenkatuak (harrian landuak, horregatik 1485 ingurukoak direla esan daiteke): bi laurden aitaren jatorrikoak, Gebaratarrenak (panelak eta erbinudez betetako bandak), eta besteak, berriz,amaren jatorrikoak, Larrastegitarrenak. Hernaniko kasuan, gainera, ateburuan dirauten bi armarri ederrak (kalitatea eta Berant Erdi Aroko diseinua guztiz europarrak dira) Erdi Aroko Dorretik datoz, Dorre horrek hartzen baitzuen orduan gaurko jauregi bikaina eraikitzeko erabili zen orubea, eta Elduain­Altzega senar-emazteen armarriak irudikatzen dituzte. XVI. mendearen erdialdean Amador Lopez de Elduain batxilerrak (Inazio Loiolakoaren eta Frantzisko Xabierkoaren laguna eta ikaskidea Pariseko Unibertsitatean, 1528tik 1530a bitartean) armarri horiek berak erabiliko zituen, 5 "laurdeneko" armarri batean tartekatuta, Hernaniko parrokian eraikitzeko agindu zen kaperan, non aurrez aurre egongo ziren batxilerraren armarria eta bigarren emazte izan zuen Barbara Anizketa andrearena, biak traza errenazentistakoak.

Zarauzko Orubearen armarriak. © José Luis Galiana
Zarauzko Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Berastegiko Orubearen armarria.
Berastegiko Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Astigarragako Murgiako Orubearen armarriak. © José Luis Galiana
Astigarragako Murgiako Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Untzuetako Orubearen armarriak.
Untzuetako Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Gabiriako Agirreko Orubearen armarriak. © José Luis Galiana
Gabiriako Agirreko Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Iraetako Orubearen armarriak
Iraetako Orubearen armarriak. © José Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Golarko Jauregiaren armarriak. © José Luis Galiana
Golarko Jauregiaren armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Dolareko Orubearen armarriak
Dolareko Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Lasarteko Orubearen armarriak. © José Luis Galiana
Lasarteko Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Enparango Orubearen armarriak
Enparango Orubearen armarriak. © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Oinaztarren armarrien aldaera. © José Luis Galiana
Oinaztarren armarrien aldaera. © José Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.
Zaldibiako Arrueko Orubearen armarriak
Zaldibiako Arrueko Orubearen armarriak © Nafarroako Gobernu. Libro de Armería del Reino de Navarra.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net