Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gipuzkoako Dorretxeak eta leinuak > Gipuzkoako dorreen sorrera eta bilakaera
Bertan 11

Gipuzkoako Dorreen sorrera eta bilakaera


Ezer gutxi dakigu zehazki Dorreen sorreraz eta eraiki zireneko garaiaz, baldin eta horrela hitz egin badezakegu Dorreena bezalako jarduera bati buruz, izan ere, jarduera hura sortu zenean, orduko gizartearen eta ekonomiaren bilakaerak, lurraldearen beraren artikulazioak eta bertan bizi zirenen gizarte egiturek guztiz logikotzat zeuzkaten osagaiei lotuta sortu baitzen.

Loiola Dorrea. Bista nagusia
Loiola Dorrea. Bista nagusia © Gipuzkoako Foru Aldundia. Ondare Historiko-Artistikoko Zerbitzua.
Olano-Zarauz dorreak
Olano-Zarauz dorreak. © José Luis Galiana

Garbi dago, ordea, hitz egin daitekeela Gipuzkoako historiaren barruan Dorreek protagonismoa -historiako gune material gisa- izan zuten garai bati buruz. Hobeto azal dezadan hori: 1350etik 1550era bitartean gutxi gora-behera Gipuzkoako lurraldeak izan zuen historia ezin uler daiteke Dorreen historia alde batera utzita. Oso alderantziz baizik, Probintzian ez dago gertaera historikorik edo gora-beherarik bizitza zibilean, militarrean, landan nahiz hirian, deskubrituko dugunez Dorre-jabeak ziren pertsona haien eraginik (edo protagonismorik) ez duenik. Ikuspegi horretatik, landa nahiz hiriko Dorrearen talaia -batzuetan leinuaren bihitegia edo biltegia ere bazen- nagusi zeneko garai bati buruz hitz egin dezakegu. Garai hartan nagusi ziren, halaber, normala denez, Dorre-jabeen arteko gatazkak eta harreman gorabeheratsuak. Garai baten berri jakingo dugu, bada, baina haren osagai materialik adierazgarriena abiapuntutzat hartuta.


Aldamar Dorrea (Getaria)
Aldamar Dorrea (Getaria). © José Luis Galiana
Zumeltzegi Dorrea, Oñatiko Kondearena (Oñati)
Zumeltzegi Dorrea, Oñatiko Kondearena (Oñati). © José Luis Galiana

Nolanahi ere, alderdi arkitektoniko eta estetiko hutsak aparte utzita, Gipuzkoako Dorreak, bai sorreran bai bilakaeran, landan nahiz hirian egon, egoera ezberdinen adierazgarri lira. Ikus dezagun horietako bakoitza banan-banan.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net