gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko martxoak 28, osteguna

Bertan > Bertan 17 Erromatar garaia > Euskara bertsioa: Hiri bizitza

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb] Ikono Acrobat

Hiri bizitza

Merkataritza

74. Inportazioko brontzezko pitxer baten ahoa eta heldulekua. Higerko ainguralekua.
74. Inportazioko brontzezko pitxer baten ahoa eta heldulekua. Higerko ainguralekua.
72. Baxuerliebe honetan ikusten den moduko salerosketa harremanak izango ziren gure lurraldeko hiriguneetan.© Ed. Dolmen
72. Baxuerliebe honetan ikusten den moduko salerosketa harremanak izango ziren gure lurraldeko hiriguneetan.© Ed. Dolmen

Arrain kontserbak, egurra, larrua, zilar, burdin edo berun lingoteak eta inguruko lurraldeetako produktuak izango ziren, noski, Bidasoa aldeko salerosketa gaiak. Merkataritzan aritzen zen klase hiritar batek kudeatuko zituen eragiketa horiek. Produktuak ez zituen jende horrek zuzenean ekoiztuko, jakina; horiek tratuan ibiliko ziren, egoerak horretara laguntzen baitzuen; izan ere, pisu eta neurriak, eta moneta sistema ere, inperio osoan homologatuak zeuden. Edukiontziak ere, hau da, anforak, neurri eta forma normalizatuetakoak ziren. Hirian bazen beste jende multzo ugari bat, ordea, eskulana jartzen zuena, libre edo esklabo zena. Horiek beiragintzan, errementaritzan, ehungintzan, buztingintzan eta abar serieko fabrikazioa egiten zuten, bai kanpo merkataritzarako eta bai barnekorako. Eta gizartearen oinarri zabal bat horientzat guztientzat lan egiten zutenek osatzen zuten: etxeetako mirabeak ziren; haiek garraiatzen zuten ura, sukaldean egin, gauzak konpondu, josi eta baratzean lan egiten zuten. Bestalde, etxerako barazki, fruta eta animalia batzuk edukitzen zituzten arren, guztiek behar zuten hiri eremuan egiten ez diren oinarrizko zenbait elikagai. Horrelako ingurune batean, beraz, jarduera enblematiko bat zen merkataritza, eta badakigu Oiassoko portuan eskualde mailako salerosketak egiten zirela. Eskura dauden erregistroetatik dakigunez, Erriberatik, Errioxatik, Bordeleren iparraldean dagoen Saintes hiriko ingurunetik eta Garona ibaiko salgai trafikoarekin lotura zuten beste alderdi batzuetatik ere iritsi ohi ziren produktuak. Tarteka, bide luzeko merkataritza sareetan eskuratutako salgaiak ere iristen ziren: Betikan, Narbonako Golkoan, Italian eta Afrikako iparraldean erositakoak, baita, inoiz, Mediterraneo ekialdean eskuratuak ere. Inportazioak, oro har, portuko mugimenduaren %30 osatzen zutela kalkulatu da, eta eragin eremua Bizkaiko Golkoa zela. Itsasoarekin lotutako testuinguru horretan Oiasso izango zen, Garonaren ezker alderaino eta Ebro ibaiaren erdialdeko haraneraino iritsirik, barneko lurraldeetako merkataritzaren bideratzailea; izan ere, salerosketen fluxua aipatu ditugun bideek osatutako sarera kanaliza zezakeen, portuaren eta lehorreko komunikazio sareen lotunea bertan zeukanez.

73. Pisu eta neurriak estandarizatuta zeuden, eta aurkikuntzek frogatua dute IV. mendera arte txanpon dirua erabili zela.© Xabi Otero
73. Pisu eta neurriak estandarizatuta zeuden, eta aurkikuntzek frogatua dute IV. mendera arte txanpon dirua erabili zela.© Xabi Otero
71. Errioxako sigillatazko katilua.  Apainduren artean egilearen marka komertziala dauka: Titius Sagernus.© Xabi Otero
71. Errioxako sigillatazko katilua. Apainduren artean egilearen marka komertziala dauka: Titius Sagernus.© Xabi Otero

Eskulangileak.

75. Beirazko lingoteak.© Xabi Otero
75. Beirazko lingoteak.© Xabi Otero
76. Anpuluak.© Xabi Otero
76. Anpuluak.© Xabi Otero
78. Plater hondoan emakume irudi bat dago tailatuta. Oso orrazkera landua du, artesia erdian, ilea bilduta, eta zintan apaingarriak nabari dira.  Belarritakoak ditu.© Xabi Otero
78. Plater hondoan emakume irudi bat dago tailatuta. Oso orrazkera landua du, artesia erdian, ilea bilduta, eta zintan apaingarriak nabari dira. Belarritakoak ditu.© Xabi Otero
79. Pitxerra.© Xabi Otero
79. Pitxerra.© Xabi Otero

Oiassoko portuko indusketetan eskuratu diren milaka objektuen artean, landu gabeko beira-lingote puskatxoak daude. Jakina da Asia Txikian produzitzen zela beira gehienbat, hango hondarrak silizez aberatsak izanik, horretarako oso egokiak direlako. Beira kantitate handitan ekoizten zen, hondarra urtu eta bloke handietan solidotzen zuten, gero zatitu eta mendebaldera itsasoz bidaltzeko. Oiasson aurkitutako beira zein jatorritakoa den ez jakinda ere, beira zatiek gauza bat erakusten digute: bazeudela beira landuz eguneroko tresnak (botilak, basoak, platerak, ukendu ontziak, etab.) egiten zituzten eskulangileak. Oraindaino ez dira aurkitu beiragile horien lantegiak, baina, ikerlarien ustez, portu inguruan lan egingo zuten, hirigunetik kanpo edo hiriko bazter lekuren batean, seguru asko. Kontua da aurkitu den etxe tresnerian beirazko gauzen proportzioa oso handia dela, eta era askotako beirazko ontziak daudela. Hainbat koloretako beirak agertu dira, zurixketatik ilunetaraino, batez ere urdinxka eta berdexka, irisazio askokoak. Lantzeko teknikak ohikoak ziren: puztekoa eta moldekoa. Bestalde, beira tailatuzko pieza aparteko bat ere aurkitu da: emakume baten aurpegiko profila ageri du, oso orrazkera landua, aurpegiko zatiak eta belarri gingilean belarritako bat nabari zaizkiola.

82. Katilua.© Xabi Otero
82. Katilua.© Xabi Otero
81. Anpulua.© Xabi Otero
81. Anpulua.© Xabi Otero
80. Botila.© Xabi Otero
80. Botila.© Xabi Otero
84. Eltze hau tatxetak gordetzeko erabili zen.© Xabi Otero
84. Eltze hau tatxetak gordetzeko erabili zen.© Xabi Otero

Ez dago zalantzarik errementariak bazirela; haietako baten lanabesak eta tatxet mordoa aurkitu dira, eltze batean gordeta, eraikin baten zimenduen ondoan lurperaturik. Dirudienez, gure aroko lehen mendean lurperatu zuten, ez dakigu zergatik, gaur egun Beraketa kalea dagoen tokian (Irungo kale zaharrenetako bat). Erreminten artean, lima bat eta iltzeak egiteko bi ingude txiki zeuden, eta, horien ondoan, ehun iltzetik gora, neurri eta forma guztietakoak. Batzuk motzak eta buru handi borobildua dutenak, lehen aipatutako tatxetak; beste batzuk luzeak eta buru karratuz errematatuak, ustez eraikuntza habeak josteko erabiliko zituztenak. Lantze prozesua honelakoa izango zen: burdinazko barratik abiatuta, eskulangileak hura forjan teinkatuko zuen berotuz, gutxi gorabehera behar zituen piezen lodierako haga meheagoak lortu arte; behin haga meheago horiek izandakoan, metala gori zegoela, iltzeen tamainako zatiak moztuko zituen, eta muturrean mailuaz jo, punta zorrozteko. Buruak gero egingo zituen, beste prozesu batean: hagatxo zorroztuak ingude zulotik sartu eta beste muturra mailuaz joz.

85. Iltzeak.© Arkeolan Ikerketa Zentroa. Irun
85. Iltzeak.© Arkeolan Ikerketa Zentroa. Irun

Errementaritza burdingintzaren azken urratsa da. Lehena erredukzio lanak dira, agoa lortzeko; ondoren agoa landu egiten da, metala trinkotzeko eta homogeneo bihurtzeko, eta agoa landua edo burdinazko lingotea lortzen da, barra itxura izan ohi duena. Errementarien lana burdinazko barra horrekin tresna jakinak egitea da, aiztoak, lantzak, zintzarriak, goldeak, eraztunak edo iltzeak. Konpontzea ere errementarien lanak da.

86. Ingudeak.© Xabi Otero
86. Ingudeak.© Xabi Otero
87. Lima.© Xabi Otero
87. Lima.© Xabi Otero

Buztingintza dugu Oiassoko hiri inguruneari loturik agertu den beste jarduera bat. Ez dira aurkitu ez lantegiak eta ez labeak, baina gaur arte bildu diren milaka lurrontzi puskekin egin diren azterketek lantegiak egongo zirela pentsarazten dute. Kanpotik inportatutako lurrontziak edo puskak alde batera utzita, gainerakoek, formaz eta akaberaz desberdinak izan arren, berdinak dituzte buztin orearen zenbait ezaugarri. Eta ezaugarrietan bat zetozenez, pentsatzekoa da lehengaiak iturri beretatik hornituak izango zirela, eta buztinak eta ontziak tradizio bereko buztingintzaren emaitza. Manufakturari dagozkion erreferentzia horiez gain, garai hartako buztingintzaren antolaketari buruz gauza jakina da buztingintza eskualde mailako produkzio zentroetan egiten zela, eta haietatik hornitzen zela inguruko lurralde guztia; gainera, zentro horiek tokian tokiko herri nagusian egon ohi ziren.

90. Irakiteko pitxerra.© Xabi Otero
90. Irakiteko pitxerra.© Xabi Otero
89. Dirudienez, bertako buztin oletan egiten zituzten ontzien artean, batzuek forma estereotipatua zuten, irakiteko pitxerrek esate baterako, eta beste batzuek diseinu berezia, likidoen edukiontziek adibidez.© Xabi Otero

88. Sukaldeko ganibeta.© Xabi Otero
88. Sukaldeko ganibeta.© Xabi Otero
91. Gehienbat mahaiko ontziak ziren kanpotik ekarriak; dena den, sukaldeko batzuk ere inportatuak ziren.© Xabi Otero
91. Gehienbat mahaiko ontziak ziren kanpotik ekarriak; dena den, sukaldeko batzuk ere inportatuak ziren.© Xabi Otero

Eguneroko bizimodua

94. Oiasson agertutako sigillatazko ontziak apaintzen dituzten lore eskematizazioak eta bestelako irudiak.© Xabi Otero
94. Oiasson agertutako sigillatazko ontziak apaintzen dituzten lore eskematizazioak eta bestelako irudiak.© Xabi Otero
93. Altzarietan hezurrezko bisagrak erabiltzen zituzten; MacWirr-en eskemak (1982) azaltzen dituen erakoak.© D. López de Munain, M. Urteaga. Arkeolan Ikerketa Zentroa. Irun. Macwirr (1982). Xabi Otero

92. Sigillata zeramika gorrista distiratsu bat zen, moldean apaindua. Hasieran Italian egiten zen, baina, erromatar bizimodua eta, bizimoduarekin, janaria eta gustuak zabaldu ziren heinean, haiekin hain lotuta zegoen sigillata ere asko zabaldu zen, merkatuak hornitu ahal izateko lantegi berriak sortzeraino. Arezzo eskualdeko sigillaten ondorengoak dira lehen aipatu ditugun Montanskoak, eta Galiako horietatik etorri ziren Errioxakoak (Trizioko buztin olakoak) eta Andaluziakoak (Hispanian). Afrika iparraldean ere buztin ola garrantzitsuak izan ziren, eta Suitzan, Ingalaterran eta abar ere izan ziren, nahiz eta apalagoak. Irudietan, Oiasson aurkitutako sigillatazko lurrontzi sorta; batzuk Montanskoak dira eta beste batzuk Errioxako Trizio eskualdekoak.© Xabi Otero

95. Pareta fineko zeramika pigmentatuzko ontzia.© Xabi Otero
95. Pareta fineko zeramika pigmentatuzko ontzia.© Xabi Otero
98. Pareta fineko zeramikazko edalontzia, gurpiltxoz tratatutakoa.© Xabi Otero
98. Pareta fineko zeramikazko edalontzia, gurpiltxoz tratatutakoa.© Xabi Otero
97. Sigillatazko ontzi hau animalien eszenaz jantzita dago.
97. Sigillatazko ontzi hau animalien eszenaz jantzita dago.

Dirutan ordaintzea eta pisu-neurriak estandarizatzea aro aldaketak ekarri zituen aldaketa sakon eta handien erakusgarri dira. Ordura arte autokontsumoa eta biziraupena izan baziren ekonomia eredu, gizarte hiritarrean indargabeturik geratu ziren eredu haiek. Hiriak beste maila bateko jarduera ekonomikoak hartu zituen oinarritzat: herri, eskualde eta herrialde mailakoak, baita, inoiz, nazioarte mailakoak ere, lehen ikusi bezala. Pentsamoldeari dagokionez, bestalde, ez da harritzekoa hiritar haien artean, harremanetan eta elkarbizitzan, ohitura berriak sortzea; hiritarren baitan aldaketa handia da, izan ere, norbere jatekoa zuzenean produzitzen ari izatetik, jatekoa zerekin ordaindu edukitzeko eta etekinak lortzeko lan egitera pasatzea, eta, hori gainera, giza taldea espazio mugatu batean luzaro bizi izanik. Gogoan izanda 74. urtetik aurrera erromatar zuzenbidea ezartzen hasi zela, pentsatu behar da nolabaiteko udal antolaketa bat egongo zela, lehen auzialdiko justiziaz, zergak biltzeaz eta enperadorearen kultuaz arduratuko zena. Baliteke, gainera, Oiasso Akitania eta Tarrakonense arteko mugan zegoenez, portorium bat ere izatea, garraio sariak eta tasak kudeatzeko. Hurbilpen hau egiterakoan, ezin da aipatu gabe utzi erromatarren ekonomia sistema esklabista zela; esklaboen eskulana zela produkzio sektoreen iraupenaren oinarria. Esklaboek egiten zituzten lanik gogorrenak, baina bestelako jardueretan ere aritzen ziren, bai etxeko eginkizunetan, bai hezkuntzan eta bai merkataritzan.

99. Olio lanpara erotikoa. Tadeo Murgia kaleko erromatar kaiko indusketetan aurkitu zen. Goiko zatia bakarrik agertu zen, piezaren ezaugarri nagusiak izaten dituena.  Kiribildun eredukoa da eta kirtena dauka. Irudian bi pertsona ageri dira ohean, sexu harremanean.© Xabi Otero

Etxeak ezinbestekoa zenarekin janzten ziren. Arasa, nitxo, lurreko zoladura eta horma irudiek apaintzen zituzten gelak, eta altzari gisa, oinarrizko gauzak izaten zituzten: ohea, kutxak, aulkiak, eta argitasun, garbitasun eta berotasuneko elementuak. Sukaldea zen gauza aldetik ondoen osatutako gela, tresna gehienak buztinezkoak zirelarik. Denetarako erabiltzen ziren: likidoak edukitzeko, janaria prestatzeko eta ateratzeko, gauzak biltegiratzeko, landareak edukitzeko, eta abar. Bertako buztingintzak egindako ontzietan, eltze, plater eta katiluek osatzen zuten etxeko ontziteria arrunta. Eltzeak janaria sutan egiteko erabiltzen zituzten. Hori adierazten dute behintzat ontzien ipurdiko su markek eta ahoko ertzetara doitutako tapak edukitzeak; dena dela, neurri batzuetakoak biltegiratzeko ere erabiliko ziren. Platera eta katilua mahairako zirela dirudi. Horiez gain, baziren beste ontzi mota batzuk ere, eta eredu ezagunenetako plater, baso, eltze eta pitxerrak Oiasso hirian bertan eskura zitezkeen. Aztertzaileek diotenez, baziren irakiteko pitxer batzuk (bouilloires), seguru asko infusioetarako ura irakitekoak, baita bertan egindako anforak ere. Goi mailako ontziak beste lurralde batzuetatik ekarriak ziren, halere. Esate baterako, motrailuak eta pastak labean egiteko erretiluak; motrailuek, sukaldaritza gaiak kolpeka xehatzeko direnez, oso material gogorrekoak izan behar dute, eta laberako erretiluek, tenperatura handietarako baliagarriak eta ez-itsaskorrak. Mahaiko ontziterian, berriz, terra sigillata famatuz egindako lurrontziak zeuden. Hasiera batean Montansko sigillatak erabiltzen ziren, baina Najera inguruko Trizioko lantegiak indartu zirenean, Errioxako sigillatek bereganatu zuten Oiassoko merkatua. Horrelako ontziek hiriko lurrontzi guztien %15 osatzen dute, eta era askotako plater, kopa, katilu eta basoak aurkitu dira. Mahaia osatzeko, bestelako zerbitzu batzuk erabiltzen zituzten. Gaurko beirazko ontzien eginkizuna "pareta fineko" baso eta kopek betetzen zuten; kontu handiz egindako pasta oso-oso fin batez egiten ziren, eta, hain zuzen, hortik hartu dute izena. Jatorriz bi produkziogunetakoak dira: bata, iparraldean zegoen, Garona itsasoratzen den baino gorago, Saintes eskualdean; eta bestea hego ekialdean, Nafarroako Erriberan.

102. Borrokalariaren olio lanpara. Olio lanpara kiribildun bat da, isurbidearen inguruko apaindurak adierazten duenez. Irungo Santiago kaleko indusketetan, kaiko banaketa egiturako egurren artean agertu zen. Ia osorik dago, behe aldean duen zulotxo bat kenduta; irudian borrokalari bat ageri da, borroka egiteko jarreran eta eskularruak jantzita. Horren jatorrizko eredua Neronen garaikoa da, eta badakigu hartan bi borrokalari ageri zirela borrokan; irudi hartatik ezkerraldeko borrokalaria bakarrik jasota dago lanpara honetan.© Xabi Otero

100. Sigillatazko ontzi irudi gabea.© Xabi Otero
100. Sigillatazko ontzi irudi gabea.© Xabi Otero

101. Sigillata hauek irudi geometrikoz eta lorez apainduta daude.© Xabi Otero
101. Sigillata hauek irudi geometrikoz eta lorez apainduta daude.© Xabi Otero

Ilunpeak argitzeko, bide eta toki publikoetan eta erlijio ospakizunetan, zuziak substantzia sukoietan bustita erabiltzen zituzten; etxe barruan, berriz, kandelak (candelae) eta olio lanpara txikiak (lucernae), banaka edo multzotan. Olio lanparak erromatar plastikaren emaitza jatorrenetako bat dira, jendearen gustuak horietan azaltzen dira-eta. Izan ere, horretarako behar den guztia zeukaten: merkeak ziren (lurrezkoak, moldez eginak), oso zabalduak zeuden, oinarrizko produktua zen, hauskorrak ziren, eta oso aproposak ereduzko irudietarako. Olio lanpara horiek txikiak dira, esku batean osorik hartzeko modukoak, baina, hala ere, marrazkiak eta formak egiteko behar adinako azalera badute. Batzuk landare irudiz edo irudi geometrikoz apainduak ziren, eta beste batzuk irudi klixeak-edo erabilita eginak. Animalia irudiak, jainkoenak, borrokakoak, erotikoak eta abar zeuden, eta erosleak bere zentzu estetikoak eskatzen ziona erosiko zuen.

Dieta

103. Dilistak.© Xabi Otero
103. Dilistak.© Xabi Otero

Oiassoko itsas portuaren bitartez bideratzen zen eskualde mailako merkataritzari esker, olio, zereal eta ardo hornidurak hiriko bizitzan sartu ziren. Ardoa, noski, mahastizaintza indartsua zuten Gironde (Bordele) aldeko eskualdeetatik ekarriko zuten; olioa Ebro aldeko ekoizpen guneetatik; eta alea Aturri, Garona eta Ebro inguruetatik, lur zabal haietan zereal asko egiten baitzen. Tarteka, Betikako olioa izaten zuten, oso estimatua, baita Narbonako Golkoko ardoa ere, eta, oso noizbehinka, Mediterraneo ekialdeko produktu batzuk. Ikerlariek ez dute baztertzen bertan zereala egingo zenik, mahastiak edukiko zituztenik eta animali koipea eta beste landare olio batzuk erabiliko zituztenik, baina etxerako egingo zituzten eta zen izango komunitate osoaren premiei erantzuteko behar adina. Eguneroko dietan fruitu asko ere bazegoen, freskoak eta lehorrak: intxaur, hur, ezkur, pagatxa, pinoi, piku, basaran, aran, gerezi edo ginga, mahats, oliba, masusta, almendra, eta melokotoiak; melokotoiak oso ugari. Horietako asko inguruan bilduko zituzten, betidaniko pagadi eta hariztietan edo erromatarrek ekarritako espezieetako arboletatik -intxaurra, urritza, arana, pikua eta gerezia-, eta beste batzuk merkataritza harremanen emaitza izango ziren -olibak, almendrak, pinaziak eta baita melokotoiak ere-.

105. Oilaskoa, tipula eta espezia saltsan.© Xabi Otero
105. Oilaskoa, tipula eta espezia saltsan.© Xabi Otero

Jateko haragia, batez ere txerrikia zen, baina behi okela eta ardi edo ahuntzena ere jaten zuten. Txerriak hiri inguruko hariztietan gizenduko zituzten, taldean zainduta Artaldeek ere hainbat larre izango zuten inguruetan; udan goialdeetan edukiko zituzten eta neguan itsasaldean. Behi azienda ere antzera haziko zutela pentsa daiteke, baina ukuiluan ere edukiko zutenik ukatu gabe. Behi azienda esnea emateko eta nekazaritza lanetarako erabili beharrak pentsarazten du ukuiluak izango zituztela, beharbada hirigunean bertan. Hiriko kaleetan ibiliko ziren oilo, oilasko, txita eta oilarrak ere, eta txakur eta zaldiak ere bai. Etxeko animaliez aparte, ehizaz baliatuko ziren haragi hornidurarako; orein, erbi eta hegaztiak ehiza bidez iritsi ziren mahaira.

106. Intxaurrak eztiarekin.© Xabi Otero
106. Intxaurrak eztiarekin.© Xabi Otero
107. Upelak ere erabili ziren itsas ontzietan salgaiak garraiatzeko; iturriek berresten dute hori. Hala, bada, ardoa, anforetan ontziratuta ez ezik, beste edukiontzi horietan ere salduko zela pentsatzen da. Oiassoko portuan aurkitu dira upel zatiak, baina ezin izan da zehaztu zertarako erabili ziren.© Xabi Otero

Arraina ere jan ohi zuten, eta itsaskiak ere bai, batez ere ostra asko eta asko. Janari moten ugaritasuna osatzeko, barazkiak aipatu behar dira; lekukotasunak daude apioa eta garangorriak jaten zituztela, eta, sendabelarren artean, menda eta berbena ezagutzen zituztela.

Jantzia

108. Zeramikazko fusaiola.© Xabi Otero
108. Zeramikazko fusaiola.© Xabi Otero

Aurkitutako aztarnetatik ondoriozta daiteke irutea, ehotzea eta jostea ohiko jarduerak zirela. Landare zuntzetan lihoa, eta animalia zuntzetan artilea, erabiltzen zituzten. Lehengaia iruteko, ardatzak eta fusaiolak erabiltzen zituzten; ardatzak metalezkoak edo hezurrezkoak izaten ziren, eta fusaiolak gehienetan zeramikazkoak. Gero, zurezko ehungailuetan ehotzen zuten. Pisuak dituen ehungailu bertikala erabiltzen zen gehiena, Brontze Aroan asmatutako tresna. Ondoren, ehuna oso modu soilean ebaki eta eskuz josten zen, orratz eta titarez baliatuta. Soinean egoki janzteko, gerrikoak, katekorratzak eta lokailuak erabiltzen zituzten.

109. Ehungailuko pisua.© Xabi Otero
109. Ehungailuko pisua.© Xabi Otero

Oinetakoak mundu erromatarrean erabili ohi zituzten erakoak ziren. Aurkitu diren laginik gehienak azpialdekoak dira, hau da, zolakoak: zola osoak edo zola puskak. Horien artean, iltzatuak dira batzuk -ezin jakin sandaliak ala botak ote ziren-, eta josiak beste batzuk, eta, formari dagokionez, badira puntadunak eta borobilduak.Orraztu, norberaren irudia hobetzeko ez ezik, garbitasunagatik egiten zen batez ere, parasitoak kentzeko mesedegarria zelako. Orraziak egurrezkoak ziren eta bi ilara hortz zituzten, alde bakoitzean bana. Pieza bakarrean tailatuak ziren, erdiko ardatz batekin. Alde bateko ilara, hortzen arteko tarte oso txikiak dituena, intsektuak kentzeko erabiltzen zen; beste aldeko hortzarteak zabalagoak ziren, eta alde hori erabiliko zuten ilea egoki orrazteko. Ile luzea erabiltzen zuten, zintekin lotuta, txirikordak eginda edo mototsean bilduta, eta horretarako apain-orraziz, metalezko urkilaz eta orratz txiki buru-borobilez baliatzen ziren; orratz txiki horiek, gehienean hezurrezkoak, acus crinalis edo ile orratzak deritzenak dira.

114. Hezurrezko orrazia.
114. Hezurrezko orrazia.
113. Oiassoko portuko erromatar garaiko larruzko oinetakoen bilduman iltzez jositako zola batzuk daude, arkeologoek urak hartutako deposituetan aurkituak.
113. Oiassoko portuko erromatar garaiko larruzko oinetakoen bilduman iltzez jositako zola batzuk daude, arkeologoek urak hartutako deposituetan aurkituak.
112. Josteko tresnak, jostorratz, titare eta orratzak, ez dira ia batere aldatu bi mila urtean.© Xabi Otero
112. Josteko tresnak, jostorratz, titare eta orratzak, ez dira ia batere aldatu bi mila urtean.© Xabi Otero
110. Urrezko jantzi-lokailua.© Xabi Otero
110. Urrezko jantzi-lokailua.© Xabi Otero
111. Urrezko katekorratz edo fibula.© Xabi Otero
111. Urrezko katekorratz edo fibula.© Xabi Otero
115. Orraztea gizarte mailako ekintza izateaz gainera, higiene kontua ere bazen.  Parasitoak kentzen laguntzeko pentsatuta zeuden orraziak.© Ed. Dolmen
115. Orraztea gizarte mailako ekintza izateaz gainera, higiene kontua ere bazen. Parasitoak kentzen laguntzeko pentsatuta zeuden orraziak.© Ed. Dolmen
116. Emakumeek ile luzea erabiltzen zuten, eta hezurrezko orratzekin lotzen zuten.© Xabi Otero
116. Emakumeek ile luzea erabiltzen zuten, eta hezurrezko orratzekin lotzen zuten.© Xabi Otero

Bitxiak erabiltzea zabaldua zegoen; ohikoenak brontzezko eta urrezko belarritakoak ziren, apaindura gisa zulo bilbeak, beira aleak, edo harrizko edo beira orezko inkrustazioak izaten zituztenak. Apaintzeko, eskumuturreko edo besokoak (arnillae), lepokoak (monilia) eta kateak (catena) erabiltzen zituzten, eta kateetatik zintzilik zinginarriak, askotan herri sineskeriekin lotuak. Beste apaingarri batzuk eraztunak ziren (annuli); batzuek ikur pertsonalak zituzten grabatuta, eta beste batzuek harri preziatuak eraztunean kokatuta, harrian hozkatutako irudi alegoriko edo mitologiko eta guzti.

Bizimaila

117. Gizarteko goi mailako emakume hau, mosaikoaren teknikarekin erretratatua, ederki apaindurik ageri da, lepoan eta belarri gingilean bitxiak dituela; orrazkera 78. irudian azaldutakoaren erakoa da, eta bat dator orokorrean duen janzkera dotorearekin.© Ed. Dolmen

120. Damak idazle moduan erretratatzeko moda izan zuten Ponpeioko pintoreek; esku batekin puntzoia ahora zeramatela, eta beste eskuan oholtxo argizariduna zutela.© Ed. Dolmen
120. Damak idazle moduan erretratatzeko moda izan zuten Ponpeioko pintoreek; esku batekin puntzoia ahora zeramatela, eta beste eskuan oholtxo argizariduna zutela.© Ed. Dolmen

Oiasso hirian berreskuratu den kultura materialaren ezaugarri batzuk ohiko erreferentziak baino urrutirako heltzen dira, eta adierazten dituzten jokabideak bizi maila garatua zegoela pentsarazten dute. Batetik, buztinezko ontzietan grafitoak aurkitu dira (ontziak egin eta gero bertan objektu zorrotzekin egindako marrak). Bildutako grafitoen bilduma nabarmena da eta hiriko biztanleen artean latin idazkera eta alfabetoa erabiltzen zirela frogatzen du.Bestetik, aipatzekoak dira jasotako koilaratxo sorta bat eta hautsak eta ukenduak prestatu eta ematearekin zerikusia zuten tresnatxo batzuk. Koilaratxoak fin-finak dira, eta oso zati barnedun txikia dute. Hauts eta ukenduak ematekoak, bat ez beste guztiak, zilindro formako makilatxo modukoak dira, eta desberdin hori, ezaugarriengatik, medikuntzako zunda antzeko zerbait izan liteke. Arlo honetan, ezin aipatu gabe utzi tesera bat aurkitu dela. Izen hori ematen zaie, numismatikan, txanpon itxura handiago edo txikiagoa duten objektu, gehienetan metalezkoei. Horrelakoak antzinatean premiazko txanpon gisa erabili izan ziren: antzoki, terma edo beste leku publiko batzuetan sartzeko fitxa edo sarrera bezala, jokoetako tanto bezala, ibiltzeko baimen bezala, eta ordainagiri edo zerbitzu agiri bezala, baita ongi ezagutzen ez diren beste zeregin batzuetarako ere.

118. Ontzietan idatzitako testuen artean asko samar dira dirudienez ontziaren jabea nor den aipatzen dutenak, genitiboko deklinabide marka baitute;
118. Ontzietan idatzitako testuen artean asko samar dira dirudienez ontziaren jabea nor den aipatzen dutenak, genitiboko deklinabide marka baitute; "Paternorena" edo "Maternorena" modukoak dira, grafito multzo hori irakurtzean agertutako bi antroponimo aipatzeagatik.© Xabi Otero
119. Oiassoko eraztun bat eta besokoak.© Xabi Otero
119. Oiassoko eraztun bat eta besokoak.© Xabi Otero
124. Hezurrezko makilatxoa, ukendua edo hautsa ematekoa.© Xabi Otero
124. Hezurrezko makilatxoa, ukendua edo hautsa ematekoa.© Xabi Otero
122. Medikuntzako zunda, hezurrezkoa.© Xabi Otero
122. Medikuntzako zunda, hezurrezkoa.© Xabi Otero
121. Ukenduak edo usain gozoak emateko hezurrezko koilaratxoak.© Xabi Otero
121. Ukenduak edo usain gozoak emateko hezurrezko koilaratxoak.© Xabi Otero
123. Brontzezko espatula eta zunda.© Xabi Otero
123. Brontzezko espatula eta zunda.© Xabi Otero

Aisia

125. Adarkizko kirtena, labanaren ahoa sartzekoa. Horren diseinuaren ezaugarri batzuk gaur egun ere erabiltzen dira.© Xabi Otero
125. Adarkizko kirtena, labanaren ahoa sartzekoa. Horren diseinuaren ezaugarri batzuk gaur egun ere erabiltzen dira.© Xabi Otero

Herritarrek jokoan ematen zuten aisialdia. Joko batzuk gaurdaino iritsi dira aldatu gabe. Asko zeuden, bai umeentzat eta bai nagusientzat. Aipagarriak dira: gimnastika jokoak, ziba, kanikak, pilota, kurkuluxak, "hirurak lerro", "bakoiti/bikoiti", "leon-kastillo", dadoak, eta ludus latrunculorum edo soldadu jokoa. Latrunculi hori oso zabaldua zegoen soldaduen artean eta hortik datorkio goitizena; estrategia joko bat da, xake eta dama jokoen nahasketa bat, 36 fitxarekin (kolore bakoitzeko 18na) taula batean jokatzen zena. Dena dela, estimatuenak dadoak eta kurkuluxak ziren, eta horiekin denbora pasan jokatu ez ezik, apustu handiak ere egiten zituzten, ondasunak edo dirua tarteko.

126. Erromatarrak jokozaleak zirela erakusten dute hainbat lekukotasunek.© Ed. Dolmen
126. Erromatarrak jokozaleak zirela erakusten dute hainbat lekukotasunek.© Ed. Dolmen
127. Dadotan jokatzean, dirua ere tartean egongo zen askotan. Hezurrezko dadoa, Irungo Tadeo Murgia kaleko portuan aurkitua. © Xabi Otero
127. Dadotan jokatzean, dirua ere tartean egongo zen askotan. Hezurrezko dadoa, Irungo Tadeo Murgia kaleko portuan aurkitua. © Xabi Otero
128. Oiasson, Tadeo Murgia kaleko indusketetan, aurkitutako tesera hau 18 mm diametroko berunezko fitxa biribil bat da. Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako irakasleak egindako ikerketaren arabera, behar diren erreserbak tarteko, aurrealdean elkarri lotutako bi esku eta, ustez, abegi erakunde batekin zerikusia duten laburdura batzuk ageri dira; atzealdean letra batzuk daude: S(enatus) P(opulusque) hitzen laburdurak eta hiri baten izena, seguru asko tesera egindako tokikoa.© Xabi Otero

129. Taulako jokoak oso zabalduta zeuden. Beirazko fitxak, Irungo Tadeo Murgia kaleko portuan aurkituak.© Xabi Otero
129. Taulako jokoak oso zabalduta zeuden. Beirazko fitxak, Irungo Tadeo Murgia kaleko portuan aurkituak.© Xabi Otero

Ekologia

131. Berrikuntzak onartu arren, giza kontsumorako pago ezkurrak biltzen jarraitu zuten.© Xabi Otero
131. Berrikuntzak onartu arren, giza kontsumorako pago ezkurrak biltzen jarraitu zuten.© Xabi Otero
135. Hariztietatik ateratzen ziren eraikuntzarako egurra eta txerri taldeentzako janaria; txerrikia zen gehien jaten zen okela.© Redouté, Xabi Otero
135. Hariztietatik ateratzen ziren eraikuntzarako egurra eta txerri taldeentzako janaria; txerrikia zen gehien jaten zen okela.© Redouté, Xabi Otero

Orduko aldaketak aipatzen ari garen honetan, ezin ahaztu ingurumen eraginak eta ekologia aldaketak. Gehienbat, baso ustiaketa biziagotu zelako, espezie berrietako arbolak sartzearekin arbolazaintza zabaldu zelako, eta meatzaritzak ondorio kutsatzaileak izan zituelako gertatu ziren. Basoari dagokionez, egurra behar zen eraikuntzarako, zilarra ateratzeko eta burdin lanetarako, eta horrek besterik gabe baso azalera nabarmen gutxituko zuen. Fruta arbola berriei dagokienez, Oiassoko indusketa lanetan erregistratu diren hazi askoren erreferentziak penintsulako zaharrenak dira. Aurkikuntzek erakutsi dituzten, aran, piku eta are gereziondoak ikusita, pentsatzekoa da lurralde honetako ingurumen naturalean ordura arte ezezagunak ziren ezaugarrietako arbolak inportatu (eta zaindu) ez ezik, espezieak hobetzeko eta hautatzeko metodoak ere erabili zituztela. Kutsadurari dagokionez, Bidasoako estuarioetan erromatar garaiko habitatari lotutako jalkinen neurketetan erakusleek eman dituzten berun kontzentrazioak harrigarriak dira. Kutsadura hori meatze lanen ondorioa da; zehazki, zilarra lortzeko lanetan ateratako meatze gai agorretik eta mea garbitu eta dekantatzean sortutako hondakinetatik datorrena.

132. Mertxika.© Redouté
132. Mertxika.© Redouté
133. Pikuak.
133. Pikuak.
134. Gereziak.© Redouté
134. Gereziak.© Redouté
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net